Vistas de página en total

jueves, 27 de febrero de 2014

OHIKO AKATSAK 3

Gaur egun egiten ditugun huts nabarmenak:

1.- 1.- Kontuz mantendu aditzarekin. Gehiegitan erabiltzen dugu:
- Bere hitza mantendu zuen……..Bere hitzari eutsi zion.
- Ministroak sindikatuekin elkarrizketak mantendu ditu……….Ministroak elkarrizketak izan ditu sindikatuekin.
- Familia mantentzeko diru asko behar da gaur egun (elikatzeko).

2.- Egoera hitza sarriegi eta behar ez denean erabiltzen dugu:
- Gaixoaren osasunaren egoera larria da….Gaixoa oso gaizki dago….Gaixoa oso larri dago.

3.- Bereiztu zehar galderak eta baldintzazkoak:
Ez dakit etorriko bada……….Ez dakit etorriko ote den.

No hay comentarios:

Publicar un comentario