Vistas de página en total

jueves, 20 de febrero de 2014

OHIKO AKATSAK

Aipatuko ditugu gaur egun egiten ditugun huts nabarmenak:

1.-Gaztelaniak eraginda, askotan zailera jotzen dugu, Errazera jo beharrean.
Maiztasun gehiagorekin jokatu behar dugu (tenemos que jugar con más frecuencia)
Sarriago jokatu behar dugu.

2.-“Bat” gehiegitan erabiltzen dugu. Euskaraz, “bat” numeral hutsa da.
Isiltasun bat zegoen… Isiltasuna zen.
Haize gogor bat dabil Haize gogorra dabil.

3.-“Bere” gaztelaniaz baino gutxiago erabiltzen da euskaraz.
Pepek bere zigarroa erre zuen eta… (Pepe se fumó su cigarrillo y se acostó)
Pepek zigarroa erre eta ohera joan zen.

4.-Berri /zahar. Euskaraz, “berri” eta “zahar” kontrakoak dira.
Barriolak tanto berri bat egin du
Barriolak beste tanto bat egin du.

BESTE huts nabarmenak (2):

-Nahastu egiten ditugu asko eta handia.
Bero asko egiten du. Bero handia egiten du.
Sagar asko eta handiak daude sagardian.

-Kontuz bezalarekin.
Artzain bezala dabil mendian.  Artzain dabil mendian.
Kepa soldadu bezala joan zen AmeriketaraKepa soldadu joan zen Ameriketara.

-Bota sarriegi erabiltzen dugu, esaldiak beste aditz bat eskatzen    duenean:
Siesta botaSiesta egin.
Andregaia botaAndregai hartu, andregai egin.

-Ere gaizki ipintzen dugu perpausetan. Ere galdegaiari lotu behar zaio.
Adibide hauekin ikusiko dugu esanahia aldatzen dela kokapenaren arabera:

Ama ere alabarekin etorri zen atzo.
Ama alabarekin ere etorri zen atzo.
Ama alabarekin etorri ere zen atzo.
Ama alabarekin etorri zen atzo ere.

No hay comentarios:

Publicar un comentario