Vistas de página en total

viernes, 21 de febrero de 2014

Bizkaia maite!!!

Ondo pasa asteburuan!


“…Garai hartan pentsatzen genuen gauza baliotsuak egitea asko kostatzen zela. Bizkaia maite 20 minututan egin nuen kantua izan zen, horrek eragin zidan pentsatzea ez zuela larregi balio, engainatu egin nintzen. Ta geroztik dakit, gauzak erraz ateratzen direnean gauza horiek urrutira heltzen direla. Nola egiten diren kantuak? Egonez. Zure gogoa dago prestatua gauza horiek bideratzeko. Baina azkenean bizitzaren jarrera bat da. Nik lotan ere ikusi ditut kantu batzuk. Ez zait gehiegi gustatzen horretaz hitz egitea. Loa kendu didaten kantuekin borrokan ibili izan naiz, goizeko hiruretan jaiki, estudioko kajoia ireki, testu bat hartu eta doinu hori horretarako zela konprobatu. Ez dakit zergatik pentsatzen dut kanta batek bere bizitza propioa duela, eta ari zen nire gogoaren ate joka, eta ez zidan loa hartzen uzten. Ikusi nuenean doinu hori letra horretarako zela oheratu nintzen eta segidan lo hartu nuen. Gauzek misterio handia dute…” Benito Lertxundi
Bizkaia maite entzuteko

No hay comentarios:

Publicar un comentario