Vistas de página en total

lunes, 10 de febrero de 2014

bezala...

Gaur egun “bezala” gehiegi erabiltzen da antza, lehengo beste forma batzuen tokian, predikatu osagarri batzuk egiteko. Merezi du beste formei eustea, laburragoak eta komunikazio aldetik guztiz garbiak direlako, tradizio onenekoak izateaz gainera.

Koldo atezain bezala ari da futbol-talde batean.
Koldo atezain ari da futbol-talde batean.

Irakasle bezala nabil azken aldi honetan.
Irakasle nabil azken aldi honetan.

Azken bi urteotan zuzendari bezala aritu da.
Azken bi urteotan zuzendari aritu da.

Ariketak egin nahi badituzue, HEMEN eta HEMEN dauzkazue.

No hay comentarios:

Publicar un comentario