Vistas de página en total

jueves, 27 de febrero de 2014

URTE SASOIAK

Labayru Ikastegiak eta Ikastolen Elkarteak URTE SASOIAK egitasmoa landu dabe, herri egutegiaren barruan urtean zehar Euskal Herri osoan egiten diren ospakizun tradizionalen bilduma.

Edukia lehenago landua da 1990eko hamarkadan Labayru Ikastegiaren eta Ikastolen Elkartearen ekimenez, hiru euskarritan: bideoa, liburua eta audioa. Orduko hori orain itxuraz barriztauta dakargu, euskarri desbardinak web-orri batera ekarrita. Urtesasoiak.com erakunde bion arteko elkarlanaren emaitza da, Bizkaiko Foru Aldundia, Azkue Fundazioa eta Etxepare Institutuaren babesagaz.

Lau urte sasoitan banatuta dago edukia:

Oles ta oles Gabon zikloari jagoko
Hou Pitxu hou! Inauteriei jagokio
Txulufrina eta arrosa udaberri-udako jai-ospakizunen bilduma da
Pinpirin eta Florian udazkeneko ospakizunen bilduma

Norentzat

“…Edozeinek erabilteko modukoa da: etxean, herrian, eskolan, unibertsidadean... Euskal kultura ezagutzeko jakin-mina daukan guztiarentzat da egokia. Euskarri guztiak buztartuta dagoz, aurkibidea agirian dago, eta bertatik jo daiteke kantu, azalpen eta bideoetara, nahi dan gaiaren barri izateko”

Edukia

Gabonetako, inauterietako, udako eta udazkeneko zikloak

No hay comentarios:

Publicar un comentario