Vistas de página en total

martes, 18 de febrero de 2014

Zenbait bertso xelebre -Bernardo Atxaga

Hona Bernardo Atxagaren bertso batzuk astegoiena ondo eta indartsu hasi daizuen. Entzun gura baduzu HEMEN sakatu.

Zenbait bertso xelebre -Bernardo Atxaga

Batzuetan jartzen naiz / etxetik begira
begiak jausten zaizkit / leihotik behera
lurrean salto eginez / kanikak bailira
gaua etorri arte / dibertitzen dira.

Ikusmira galduta / asper naizenean
gogoa ipintzen dut / etorkizunean
zer egin behar dudan / euskaldun artean
suizidatzen ez banaiz / datorren urtean.

Estraineko gauza / zehar alpertu
jatearekin soilik / nor da gaur kontentu
asmatu behar ditut / makina bat santu
egutegia festaz / erabat gorritu.

Lagunekin paratu / txokolate jatiak
zaku karrerak eta / bidaia haundiak
ezagutu nahi ditut / enpatxu eztiak
Constantinopla eta / Parisko zubiak.

Apaizei sotanak / dizkiet kenduko
itsasuntzi piraten / banderak egiteko
tiobibo batetan / denok gara igoko
zintzoak garelako / ez dugu ordainduko.

Musika joko dugu / alde guztietan
batek bonboan eta / besteak tronpetan
bilutsirik bainatuz / ilargi argitan
maitia bilatuko / dugu ur azpitan.

Biziko gara horrela / hirurehun bat urtez
banku guztietako / jabetzaren kaltez
sufrimendua eta / nigarraren ordez
farra eta farrandaz / historia betez.

Horrelakorik inoiz / gerta ez baledi
izan gintezke arrain / batzuetzat txori
txit ondo hitzeginez / eskuetan geldi
borreruak baditu / milaka aurpegi.

No hay comentarios:

Publicar un comentario