Vistas de página en total

miércoles, 5 de marzo de 2014

ARATOSTEAK

Aratoste, karnabal, inauteri, ihauteri eta iyote bezalako ahotsak darabilguz gane-ganean daukagun aroa izentetako. Batzuen ustez inauteri berbak "inausi" aditzarekin harremana ei dauka, arbolak inauteko garaiarekin, alegia.

Euskal Herrian zaratarekin ere Lurra esnatzeko deia zegoela uste da eta horregatik ereite jai batekin harremandu da askotan. Honen adibideak ikusi ahal dira Sakanako inauterietan (Olaztin simaurra botatzen da gurdi batetik, Altsasuko momotxorroek goldea erabiltzen dabe lurra esnatzeko) eta Ituren eta Zubietako joaldunetan (joare + -dun).

Hainbat herritan, batez ere Araban Porretero izeneko pertsonaia epaitu egiten da, kasu batzuetan putreek jan dezaten eta beste batzuetan errekara botatzen da.

Zezeilaren hasieran hainbat jai ospatzen dira gure lurraldean, modu berezian ospatu be. Agenda zabala dago tradizinoetan murgildu gura dauenarentzat.
Hilaren 2an Kandelerio eguna da, ohitura kandelak bedeinkatzea zan ekatx eta gaixoaldietarako. Gaur egun zentzu hori galduta dago, baina leku batzuetan kantuan ibilteko tradizinoa errekuperau dabe, Gernikan kasurako, eta zapatuan arrastiko 7:30etan hasita, herrian zehar ibiliko dira.
Zezeilaren 3San Blas. Inon ezaguna bada jaia Abadiñon da. Feria eguna da, San Blas animaliak babesteagaz lotuta dago eta. Beste herri batzuetan be egiten da feria, Laudion kasurako. Horrezaz ganera, Sanblasak edo Sanblas hariak bedeinkatzeko egun da. Herrian-herrian egiten bada be, Bilbon San Nikolas eleizaren inguruan ohitura bihurtu da.
Zezeilaren 5ean dogu Santa Ageda, eta gure artean ohikoa da bezperan etxerik etxe kantuan ibiltzea. Horrezaz ganera, santa horren ermitak be badaukaguz. Zeanurin, adibidez, domekan mezea egingo da eta santaren kopla bereziak abestuko dabez. Barakaldon be, Santa Ageda auzoan, urteroko moduan erromeria handia egingo da, hiru egunetan gainera, aurreko domekan, egunean bertan, eta hurrengo domekan.



No hay comentarios:

Publicar un comentario