Vistas de página en total

martes, 25 de marzo de 2014

Leonie Aire, Xalbador bertsolariaren alarguna, zendu da

Hileta elizkizunak astelehenean izango dira, martxoaren 24an, arratsaldeko 15:00etan, Urepelen.
Leonie Aire 1923an sortu zen Urepelen eta 19 urterekin ezkondu zen Fernando Aire "Xalbador" bertsolariarekin. Lau seme-alaba izan zituzten.
1923ko uztailaren 13an sortua Urepele Xendarinean
7 haurride
Alarguntsa - 2 seme
2 alaba
Haurren testua
Haur denbora
Leonie urepeleko eskolan ibili da. Eskolara joaiten zen bere bi ahizpa eta lau auzorekin, oinez oren baten bidean.
Leonie gogotik joaiten zen eskolara, 4 urtetan abiaturik 14urteak artio ibili zen. Frango goizik pasatu zuen zertifikata, 11 urtetan. Baigorrira joan eta ohorezki igan zuen bere examina.
Eskola denboran orroitzen da nola jostatzen ziren kaniketan, kuku gordeka eta baloinean. Haatik etxera sartu eta eskolako lanak egin eta joiaten zen bere aitamen laguntzera.
14 urtetik goiti, beti Urepelen egonez ouvroirrean ikasi zuen josten, brodatzen eta beste.
19 urtetan esposatu zen Xalbador bertsulari famatuarekin eta Xalbadorrenera joan zen bizitzera. Bi seme eta bi alaba ukan zituzten eta laborantzan arizan da bere bizi guzian.

Aste guziz Xalbador joaiten zen bertsuka aritzera eta Leonik segurtatzen zituen etxaldeko harat hunat guziak, maite zuen lan hori eta kabalak ere biziki. Xalbador joaiten zen izpiritua lasai baitzakien esku onetan zela Xalbadorrenea.
Bere erranak
Eskolako oroitzapen batzu
"Etxeratekoan atxemaiten bagintin astoak, fueraheien gainera igan eta joaiten ginen ! Ortzantza hasten balinbazuen, ortosik jartzen ginen, oinetakoak kendurik, ez bustitzeko ()
Ebiakoitz arratsaldetan, morala egiten zaukun errientak()
Neska mutikoak nahasten ginen eta hortarik animaleko afera atera zen, jaun erretorrak ez zuen nahi neska mutikoak nahas izan ginten segitu ginuen nahas".
Xalbadorrez mintzo
"Aste guziez joaiten zen bertsuka  artzera. Kontent nintzan joaiten zelarik, hura trankil egoiten zen eta ni kontent izaiten nintzan hura jin orduko lan guziak eginak ukaitea".
Bere hiltze aintzineko egunetaz :
"Uste baino lehenago joan baitzen Xalbador eta berak baitzakien orduan hilen zela, hori zen harrigarria  erraiten zautan : ari da egun madarikatu hori hurbiltzen eta orai ezin gibelera joan, hortik pasatu behar"

No hay comentarios:

Publicar un comentario