Vistas de página en total

jueves, 27 de marzo de 2014

TRAGATU, AKABATU / HIL, ZENDU eta ERAIL

Lehenengo multzoa: [Trageu, akabeu, amaitu, galdu...] animalia tragatzen da, bai bere kasa eta bai norbaitek hiltzen duenean.

Auzoko baserrian behia tragau jake
Sugea harrika akabatu dugu
Azeriak gabaz hiru oilo galdu deuskuz

Har dezagun bigarrena, [hil, zendu...] aditza.

Pertsona da hiltzen dena, istripuz nahiz ohean. Baina, "suizidatzeari", adibidez, "bere buruaz beste egitea" esaten diogu euskaraz: "leihotik bota, eta bere buruaz beste egin du".

Dena dela, guztiz haserre edo berotuta gabiltzanetan "jo eta akabatu egingo haut" ere esaten dugu.

Aipa dezagun, azkenik, hirugarrena: "erail" aditza.

Jakina, askotan "hil" aditzak ez digu osoki balio, gaztelaniazko "asesinar" esateko, adibidez, eta orduan "erail" esaten dugu, baina, beti ere, ondo bereiziz. Ez da gauza bera "espetxean hil", edota"espetxean erail".

BEREIZI:
+ "Sugea harrika akabatu dugu"
+ "Bere buruaz beste egin du"
+ "Espetxean hil da"
+ "Espetxean erail dute"

No hay comentarios:

Publicar un comentario