Vistas de página en total

martes, 4 de marzo de 2014

OHIKO AKATSAK (ariketa) -- PASADIZOA

Bikote bakoitzetik zuzena aukeratu.

1. Lan bat aurkitzea zaila da.
2. Lana aurkitzea zaila da.

3. Alfer bat haiz, gero!
4. Alferra haiz, gero!

5. Egia esan, ez dut gogo asko.
6. Egia esan, ez dut gogo handirik.

7. Mikel hemen dago ere.
8. Mikel ere hemen dago.

9. Marta badoa, eta ni ere.
10. Marta badoa, eta ni ere bai.

 PASADIZOA

-Egurrezko ogi bat, mesedez.
-Gaizki esan duzu. Ogia ez da egurrezkoa.
-Ba, egurrezko labeko ogia, axola ez badizu.
-Labea egurrez egina al da ba?
-Egurrez berotutako labean egindako ogia, hortaz.
-Egurrak berak berotzen ote du labea?
-Egur-suaz berotutako labeko ogia, faborez.
-Beste ogien labe berean berotua da, egia esan.
-Hortaz, egur-suaz berotutako labeko ogiaren antzeko zer hori, jainkoaren izenean.
-A, egurrezko ogia nahi duzu zuk.

Xabier Mendiguren.

ARATUSTEAK ONDO-ONDO PASAU!

No hay comentarios:

Publicar un comentario