Vistas de página en total

lunes, 24 de marzo de 2014

UKATU, ESPLIKATU eta AZALDU

“Explicar” eta “negarse” aditzak gaztelaniaz modu jakin batzuetan erabiltzen dira. Erabilera horietako batzuk euskarara “itzultzean”, kalkatzean, gutxienean aski bitxiak diren formak gertatzen dira (“me niego a ir” = “*ukatzen naiz joatera”; “me explico con claridad” = “*argi azaltzen naiz”).

Kalko larri horiek ahal den gutxien gerta daitezen, gaztelaniazko kasu bakoitzaren itzulpen doituena zein den aztertu behar da, erabilera baldarrenak bederen saihesteko.

Hori eskatu zenidan, bai, baina ni ukatu nintzen hori egitera.
Hori eskatu zenidan, bai, baina nik uko egin nion hori egiteari.

Ez dakit ongi esplikatu naizen.
Ez dakit ongi esplikatu dudan.

Zinegotziak fabore hori eskatuz gero, ezin zarete ukatu.
Zinegotziak fabore hori eskatuz gero, ezin diozue ezetz esan.

Ariketak egiteko, sakatu HEMEN eta HEMEN

No hay comentarios:

Publicar un comentario