Vistas de página en total

viernes, 14 de marzo de 2014

Arreta ariketak


http://www.aprendemindfulness.com/
http://www.aprendemindfulness.com/
Konzentratzeko zailtasunak ohiko arazo bihurtzen ari dira geletan. Aurreko artikuluan gure arreta sistemaren diseinuak arazoak sortzen dizkigula ikusi genuen (ikus Arreta ariketak). Gainera, arreta desbiratzen duten kanpoko estimulak gero eta gehiago (eta erakargarriagoak) dira. Hori ere kontra dugu. 
Adituek diote arretaren dispertsioa, “multitarea” delakoa, ikasketa pobre eta mekanikoaren kausa dela. Funtzionamendu kaskarra duen sistema batentzat estimulu horien gainkarga basoko urak gainezka egiteko azken tanta da. Irakasleok arazo bat dugu.
Gure burmuina pentsatzeko makina bat da, orainalditik iraganera eta etorkizunera eramaten gaituena, etenik gabe. D. Goleman aipatzen genuen aurrekoan. Beste psikologoek ere arretaren anatomiari erreparatu diote. Daniel Kahnemanek[1] gauza bera esaten du Pensar rápido, pensar despacio liburuan:
egela-kahnemanCuando pensamos en nosotros mismos nos identificamos con el sistema 2, con el yo consciente y racional que tiene creencias, hace elecciones y decide qué pensar y qué hacer. Sin embargo, aunque el sistema 2 cree estar donde está la acción, lo que está pasando en el momento presente, realmente el protagonista habitual de la historia es el sistema 1, el que opera de manera rápida y automática, con poco o ningún esfuerzo y sin sensación de control voluntario.
Denak bat datoz. Gure arreta sistemak gaizki funtzionatzen du. Buruaren funtzionatzeko modu automatiko hori saihesteko arreta modalitate-aldaketa entrenatzea proposatzen genuen aurrekoan. Gaur beste metodo batetaz hitz egingo dizuet: Mindfulness edo (guk esango genuke) “kontzientzia osoz”. Gure artean Meditazioaren eta yogaren inguruan dabiltzanen artean ezaguna da, baina indarra hartzen ari da hezkuntza komunitatean ere.
Kontzientzia osoz” jardutea orainaldian zentratzea da eta gorputzean zein buruan gertatzen diren gauza guztien kontzientzia hartzea, inolako epaiketarik egin gabe.
http://www.aprendemindfulness.com/
Mindfulness burua pausatzea da eta gure pentsamenduen, emozioen eta sentsazioen kontzientzia hartzean datza. “Kontzientzia osoz” praktikatzeak gure arreta kontrolatzeko eta gure zentzumenekin birkonektatzeko aukera ematen digu. Unean uneko kontzientzia hartzea. Orain eta hemen.
Burua beteta (pentsamenduak emozioak,…)  ala  kontzientzia osoz (unean uneko kontzientzia hartu)?
Mindfulness metodoa esparru desberdinetan lantzen da: osasuna, negozio munduan… Hezkuntzan metodo horren eragina  aztertu dutenak praktikaren abantailak aipatzen dituzte, horien artean:
  • Arreta trebetasunak areagotzea
  • Informazioa prozesatzeko trebetasuna handitzea
  • Antsietatea eta depresioa murriztea
  • Emozioen erregulazioa hobetzea eta buruaren egoera positiboak lantzea
  • Sormena aberastea
  • Giza Trebetasunak zabaltzea
  • Enpatia garatzea
Hobekuntza horien zehaztasunak Mindfulness en la educación, evidencia científica artikuluan aurkituko dituzue.
Baina onena probatzea da. Badituzu 3 minutu “kontzientzia osoz” praktikatzeko?

[1] Daniel Kahnemanek 2002ko nobel saria irabazi zuen ekonomian (bai, ekonomian), ziurtasunik ezean erabakiak hartzeari buruzko haren lanarengatik

No hay comentarios:

Publicar un comentario