Vistas de página en total

jueves, 13 de marzo de 2014

KALITATEZKO KOMUNIKAZIOA

Askotan komunikazio arruntetan soberakinak tartekatzen ditugu komunikazioa luzatu nahian, zuzenagoa dela pentsaturik.

Oker gabiltza ba holangoetan ere! Komunikazioetarako hizkera garbia erabili behar da, soberakin gabea.

Komunikazioan ez da alferrikako itzulinguru artifizialik egin behar.

Adibidez: maila.

Lekunberrik joko maila eskasa eman zuen.
Lekunberrik gaizki jokatu zuen.

Oso ezaguna da mundu mailan.
Oso ezaguna da munduan.

Kalitatezko komunikazio, funtsean, testu zuzenak, jatorrak, egokiak eta argiak sortzea da.

Kalitatezko komunikazioak onurak dakartza baita Administrazioan ere, besteak beste:

-Eragin positiboa du gure erakundearen eguneroko jardueran.
-Agerian uzten du erakundearen irudi ona.
-Elkarrengana hurbiltzen ditu Administrazioa eta herritarra.
-Gurehelburuak betetzen laguntzen du.
-Baliabideak eta denbira aurrezten dizkigu.

No hay comentarios:

Publicar un comentario