Vistas de página en total

jueves, 27 de marzo de 2014

Egun on,  Gorantz goaz, Go Go! Euskal Eskola Publikoaren Jaiaren abestia aurkeztu dugu gaur.
Abestiaren bideoklipa ikusi eta abestia deskargatzeko aukera duzue hurrengo estekan: Gorantz Goaz Go Go!
Animatu zaitezte zuen Ikastetxean abestia jartzera!!



Gorantz goaz Go! Go!
Tximeleta hego gabe
ez doan gisa aske hor
euskaldunok euskerarik
gabe ere ez gara inor

nola onartuko dira
kanpoko lege arrotzak?
Sistema propioak baino
ez du balio guretzat

datorrenari kaixo bat
sekula ere ez adio
horrek etxeko haurrari
nahiko irakasten dio

Elkartasunez begitu
nor daukazun inguruan
ondokoak behar zaitu
zuk behar duzun moduan

nola ulertu eskola
gure herritik harago?
Eskola gure herriari
lotuta baldin badago

noiz ulertu behar dugu
neska ta mutil tropela
gure sexuen gainetik
gizaki bat dagoela

Altxatu besoak
hastera doa jaia
Gorantz goaz Go! Go!
Bidean inor ahaztu gabe
gure hezkuntzaren alde


eskola publikoaren alde (x4)

No hay comentarios:

Publicar un comentario