Vistas de página en total

jueves, 13 de marzo de 2014

Martxoaren 8a: Gora Euskal Herriko emakumeak!

Gora Euskal Herriko emakumeak!

Martxoak zortzi gainean dugu
emakumeen eguna
parekidea den gizarte bat
da lortu behar duguna.

Maialen dugu emakume ta
bertsolaririk onena
lehen andrea historia osoan
txapela jantzi zuena.

Inma Shara da Amurriokoa
orkestra zuzendaria
nazioarteko banda askotan
izan da aintzindaria.

“La Pasionaria” baina izenez
zen Dolores Ibarruri
hainbat borroka ta eskubide
zor dizkiogu berari.

Donostiarra ta oso ausarta
Erausoko Katalina
borrokarako mutil jantziaz
erakutsi zuen grina.

Euskarak asko zor dio gero
Elvira Zipitriari
debekatuta zegoenean
irakasten zuenari.



No hay comentarios:

Publicar un comentario