Vistas de página en total

miércoles, 19 de marzo de 2014

PASAIAKO PLAZATIK- Zortziko txikia

Gaur euskara saioan, abesti bat entzun dugu eta zortziko txikia zer den ikusi dugu.

ZORTZIKO TXIKIA


1. lerroa: 7 silaba
2. lerroa: 6 silaba + errima
3. lerroa: 7 silaba
4. lerroa: 6 silaba + errima
5. lerroa:  7 silaba
6. lerroa: 6 silaba+ errima
7. lerroa: 7 silaba
8. lerroa: 6 silaba + errima

PASAIAKO PLAZATIK
a.
Pasaiako plazatik
dator notizia
zezen bat izan dela
jenioz bizia (1).
Kantatutzera noa
bisitan ikusia
kontsolatzeko triste
dagoen guztia (2).
   
b.
Santiago eguna
Pasaian seinale,
ailegatu ez denak
egin beza galde (3) ,     
hasieran jendea
zezenaren alde,
azkenean etziran
arrimatu zale (4).
c.
Torilettik atera
zuten lehendabizi,
behi zahar bat gidari ta
bendera ta guzti (5);
harrapatzen zuena
porrokatzen hasi,
azkenean plazatik
kanpora ihesi (6).
   
d.
Torillo bazterrezko
barrera tartetan  
zezena pasatu da  
kolera batean (7);
plazatikan kanpoan
zeudenak pakean
erdiak porrokatu
ditu hankapean (8).

No hay comentarios:

Publicar un comentario