Vistas de página en total

miércoles, 19 de marzo de 2014

Errefrauak, abestia, artikulua

ERREFRAUAK
Kandelario edurra dario, San Josek lagunduko dio.
San Jose, kazkabarra ortzetan.
San Joseren loreak, atzekoak baino aurrekoak hobeak.

ABESTIA
Udabarriko lora ederra / non izan zara neguan?
Abazuzien beldurragaitik / sarturik lurren barruan.
Udabarriko lora ederrak / erosten dira neguan,
beti gustora biziko danik / ezta jaioten mundura.

ARTIKULUA
"Euskararik txarrena, egiten ez dena" entzun izan dugu, eta bat nator. Eta ederrena? Amets Artzallus Zumaian izan berri da, hitzaldi bat ematen. Bertan esan bide zuen hainbeste gustatu zaidan esaldia:

"euskararik ederrena, euskaldun berriena". Ez dago, maiz hanka sartuz eta totelka bada ere, euskaldun berriek damaigutena baino eredu hoberik.

Xabier Euskitze

No hay comentarios:

Publicar un comentario