Vistas de página en total

domingo, 2 de marzo de 2014

OHIKO AKATSAK 4

Gaur egun egiten ditugun huts nabarmenak:

1.- Nahasten ditugu bera eta berdina:

Anak eta Amaiak gona berdina ekarri dute gaur.
Anak eta Amaiak gona bera ekarri dute gaur.

2.- Lotu aditza gaizki erabiltzen dugu batzuetan:

Txakurra arbolarekin lotuta dago.
Hobeto dago horrela: Txakurra arbolari lotuta dago.

3.- Lehengo eta beste.

Beste egunean Onintze ikusi nuen
Lehengo egunean Onintze ikusi nuen.

4.- Erderakada pare bat:

Nik pertsonalki esan nion.
Neuk / Neronek esan nion.

Hau asko ematen da (esto se da mucho).
Hau sarri jazotzen da.

No hay comentarios:

Publicar un comentario