Vistas de página en total

sábado, 29 de marzo de 2014

GORANTZ GOAZ, GO, GO!

"Gorantz goaz, GO, GO!" leloa aukeratuta, Enkarterrietan euskara eta euskal eskola publikoaren eskaria hazten ari dela aldarrikatu nahi izan dute.

2014ko Euskal Eskola Publikoaren 23. Jaia Balmasedan ospatuko dute ekainaren 1ean. Antolatzaileen esanetan, familiei "jai eremu euskalduna" eskainiko diete eta Enkarterrietan euskararen erabilera handitzea da helburua.

Euskal Herriko eskola publikoetako Gurasoen Konfederazioak eta Enkarterrietako eskola publikoek elkarlanean antolatuko dute jaia "Gorantz goaz, GO, GO!" lelopean.

Helburuetako bat euskararen erabilera Enkarterrietan handitzea da, eta horretarako ikastetxeek eta guraso elkarteek zeregin garrantzitsua dute, antolatzaileen arabera.

Enkarterrietako euskal eskola publikoetan 2.500 ikasle dituzte eta, egunetik egunera, "beharrak handituz doaz".

Halaber, eskualdearen beharrak azaldu dituzte: Gueñesen institutu berria eraiki zain daude, Zallako eskola "bere gehienezko edukieratik gertu dago" eta Sopuertan lehen hezkuntzako ikasketak izateko borrokan ari dira.

ABESTIA entzun eta ikusteko sakatu HEMEN

No hay comentarios:

Publicar un comentario